Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erran niolarik hotel bat hartu behar genuela, orduan gauzak konplikatzen hasi ziren. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 87. orr.
Baina gero, kontakizuna idazteko orduan, dena konplikatzen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
Alegia, sinpleak behar luketen gauzak zergatik konplikatzen ditugun... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 333. orr.
Gizakiok gauzak konplikatzeko azaltzen dugun joera benetan harrigarria da. Berria - Kirola 2004-03-24
Bigarren esplikazio honek gauzak gehiago konplikatzen zituela erraztu baino. Egitura etengabe berritu behar izateak, hala ere, ikaragarri konplikatzen du kontua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 66. orr.
"Nondik gatoz?" galdera zaharraren aurrean, pentsamendu zientifikoak aldi berean sotildu eta konplikatu egin du erantzuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
Ariketak konplikatuz joan ziren. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.
Izpiritua paralisiatua neukan: gauza xinpleenak ere konplikatuak aurkitzen nituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 152. orr.
Ez dira gutxi pentsatzen dutenak nazioa makina konplikatua dela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.
Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.
Garunak erregistraturiko soinu-sentipen konplikatua da azken produktua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.
Konplikatua da mekanismoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Konplikatuxeagoa da hezetasunaren arazoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.
Hogeita hamaika nerbio pare irteten dira bizkar-muinetik [...]; handik, nahiko modu konplikatuan, enborrera eta gorputz-adarretara banatzen dira batez ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.