Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konplexuagotu, konplexuago(tu), konplexuagotzen da/du ad konplexuago bihurtu.
Mundua handitu da, zabaldu, konplexuagotu. Berria - Kultura 2004-02-24
Garrantzi handiagoa du honenbestez testuak, konplexuagotu ere egiten da arian-arian, eta bertso luzeagoen beharra sentitzen du bertsolariak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 192. orr.