Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konpleta iz pl orduen liturgian, zazpigarren otoitz ordua, eguneko azkena, iluntzean, bezperen ondoan esaten dena.
Eguneroko konpletak esan bitzate beti eguzkia sartu orduko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.
Liturgi ordu guztietan esaten da, konpletetan eta goizeko otoitzean (priman) izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 83. orr.
Bart, konpletak esaten ari nintzela, argi sumatu nuen deabrua zetorrela gelara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.
Leireko monastegian, adibidez, monjeek konpletak eta salbea abesten zituztenean. Herria 2005-02-17
Iluntzean, Konpletak errezatu ondoren lotara joan zen Konpletak noiz iritsiko zain. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 974. orr.