Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konplaziente (orobat konplaxent g.er.) izond adeitsua; atsegin-emailea.
Laztan edo zimiko konplaziente bat egiten diot, nahi gabe balitz bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.
Eta Pantxikeren iruzkin konplazientearen azpian ere. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.
Erdarazko liburutto batzu idatzi dituela, bereziki ihiziaz, kontrabandaz eta holako gai herrikoiez, arras alaiak eta irakur errexak, bera zen gizon konplaxentaren hainekoak. Herria 2001-11-15
· A esmorga-k barregarri uzten ditu egun tatuaiez beteta agertzen diren idazleen liburu terrible-ak eta Galiziako idazle ezagun eta gazte batzuen jarduera konplazienteak. Berria - Kultura 2004-06-16