Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konpetizio 1 iz lehia.
Gure xedea ez da inola ere konpetizioan edo lehian sartzea horretarako, ikustea aski baita zein guti diren sindikatetan barne langileak hemen eta frantses estatuan ere. Herria 2001-02-08
2 lehiaketa, norgehiagoka.
Kuban parkeetan eta estadioetan ere izaten dira horrelako konpetizioak. Berria - Kirola 2004-09-05
Kirolari bilakatzen da artetan erromesa: egun batez, ikusi ditut, oihanbide batean, bi senar-emazte, izigarriko abiaduran joaki, abantxu lasterka, konpetizioa eginez bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.
25 urteko triatloilariak urte gutxian egin du zaletasunetik konpetiziorako jauzia. Berria - Kirola 2004-05-12