Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestalde, emakumezkoen arteko konpetentzia ere handia da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.
Konpetentzia egingo zieagu panfleto politikoak botatzen dituztenei! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.
Baina badira konpetentzia, biolentzia, erasoa bultzatzen duten kultura batzuk; eta badira laguntza, lankidetza eta bizikidetza bultzatzen duten beste kultura batzuk. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Prestigio hori, konpetentziak agintzen duen mundu honetan, lotuago egongo da hurrengo urteetan unibertsitate jakin batekin, eta ikasketa mota batzuekin. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 24. orr.
Gobernuak, Erkidegoko gobernuak, konpetentzia handiak ditu bere esku. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.
Hogeita hamar konpetentzia baino gehiago baitzegoen oraingoz Madrilgo gobernuaren esku. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.
Autonomian onarturik dauden konpetentzia asko oraingoz gauzatu gabe zeuden mendearen azken egunean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.
Jaurlaritzak Estatuaren esku dauden konpetentziak ordaindu behar dizkio EstatuariDefentsa eta Atzerria, besteak beste. Berria - Ekonomia 2004-10-01
«Legeari muzin egitea da», Azkarragaren esanetan, 25 urteren ondoren Gernikako Estatutuak jasotzen duen konpetentzia gauzatu nahi ez izatea. Berria - Harian 2005-09-16
Udalek ez daukate konpetentziarik gai honetan. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Autonomia erkidegoen konpetentzia gaietan. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Alderdi Demokratiko Unionistak maiz aldarrikatzen du beraiek unionista konpetente berriak direla; ikus dezagun beren konpetentzia. Berria - Harian 2005-07-31
Derrigorrezko irakaskuntza bukatzeko zorian dagoen ikasleen 15 urteko ikasleak dira ezagupen eta konpetentziak neurtzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Hizkuntz konpetentzia falta izan daiteke gaizki ulertuaren arrazoia: entzuleak hitzen bat ezagutzen ez duelako, esate baterako. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Enpresen arteko konpetentzia basatia da. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 52. orr.
Herrialde pobreetako nekazari-produktuei Europan sartzen utziko bagenie, nekazari frantsesei egingo lieketen konpetentzia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.
Erabateko lehiaren edo konpetentzia perfektuaren baldintzak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.
Lehia ez perfektua edo konpetentzia monopolistikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Konpetentzia desleialtzat hartzen da horrenbestez lehia hori. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.
Gurea zen, eta ez konpetentziakoa lehengo egunean bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Konpetentziakoek, bereziki Isabel Sanjose urdesa hantuste horrek, izanen zuten berriz zertaz errabia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Lehiakideei aurre egiteko, produktuak konpetentziak baino zerbitzu gehiagorekin eskainiz erantzuten zien Airbusek erabiltzaileen eskariei. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Sektorearen barruko konpetentzia murriztu egingo du, eta konpetentzia beti da ona. Berria - Harian 2006-01-27
Parte-hartzaileen kopuruaz hitz egitean konpetentzia ere kontuan izan behar dela gaineratu zuen ikastaroen zuzendariak, «milaka ikastaro antolatzen baitira inguruetan». herria¬