Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez bainengoen garai hartan Montse inorekin konpartitzeko prest. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.
Handik ikus zitekeen Alma bere emaztearekin konpartitzen zuen logelaren leihoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 19. orr.
Bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.
Harekin bizitokia konpartitzea ez zitzaidan ideia ona iruditu. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 86. orr.
Horrelako mutil batekin gustatuko litzaidakek konpartitzea nire bizitza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.
Konpartitutako plazerra bezain goxoa da nork bere buruari eman diezaiokeena. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 96. orr.
Zalantzak konpartitzeko norbait edo norbaitzuk izatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.
Hizkuntza zerbait bada, tresna konpartitua da, euskal hiztunen arteko itun itxurako konbentzio bat. Ez nuen pisu konpartitu batera itzuli nahi, ikasle garaian bezala. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.
Solilokio konpartituan mintzatu nahi zenuen, psikoanalistarenean bazeunde bezala. Komun eta sukalde konpartituaren inguruan dituzte hauek guztiek beren espazioak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.
Metodologia konpartitu baten bateratze-lana. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Subiranotasun konpartitua. Berria - Harian 2005-02-02
Balio konpartituek krak! egin dute. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 142. orr.