Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konpartimentu (orobat konpartimendu) 1 iz gune bat banatua dagoen zati bakoitza.

Konpartimendu eta gela ezkutu ilunez beteta daude lokal hauek guztiak. Itxoiteko gela bi konpartimentutan banandua zegoen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Manparena baino burdin-sarearen antz handiagoa zuten sarezko manpara batzuek konpartimendu bitxiak marrazten zituzten sala honetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

Bi konpartimentu zeuzkan, ezker-eskuin, erdialdean pasilutxo batek bereizita eta sarreran atari moduko bat, non germaniarrek mahaitxo bat eta bi aulki zeuzkaten jarrita lehendik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Kajoiko konpartimentu ezkutuko batetik hainbat gauza atera zituen: pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, [...].  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Laneko maletatxoa zabaldu, eta izokin koloreko egunkari zimurtu bat atera du larruzko konpartimentuaren barrutik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

2 tren batean, bagoia banatua dagoen zati bakoitza.

Baionako geltokian ere jende asko igo zen trenera, baina inor ez zen gure konpartimentura sartu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Kopeta kristalean nengoela, polizia bikote bat sartu zen gure konpartimenduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Harry, Ron eta Hermione korridorean aurrera joan ziren, konpartimentu huts baten bila, baina denak beteta zeuden, trenaren azken-azkenekoa izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Harry eta Weasley jauna trenaren atzealdera abiatu ziren, jendez beteriko konpartimentuen ondotik igaro eta nahiko hutsik zegoen bagoi bateraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.

Bagoi osoan zehar, buruak konpartimentuetatik irtenda zeuden jakin-minez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.

Oskarren maleta bere konpartimentuko sarean zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Jendea atzera eta aurrera pasatzen zen haien konpartimentuko ate ondotik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Treneko konpartimentu pribatuan sartu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Hirugarren kategoriako konpartimentu bat aurkitu zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus