Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeroa da -konparazio aritmetiko bat erabiliz- heriotzaren horizontea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Heriotzaren konparazio ezin hobea da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.
Pertzepzio-iraunkortasuna guk egiten dugun konparazio etengabea da, ikusten dugunaren eta ikusi dugunaren arteko konparazio etengabea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.
Gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.
Bete-betean dagokio orri hauen abiaburu izan den gas geldoekiko konparazio hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.
Konparazio edo metafora batek iradokitzen duen bideari segitzeko gauza da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.
Nolabaiteko anbibalentziaren aurrean aurkitzen gara hautaturiko konparazio-terminoetako batean, eta agian, bietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.
Igorlearen konparazio gaitasuna. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 43. orr.
Konparazio punttu esanguratsu batekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
Gaurko kultur aniztasunaren konparazio-antropologiaren ahaleginek ius gentiumarekin antz handia dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.
Aurreko esaldietan erabilitako konparazio atzizkiak ozentasunaren erlatibotasunari dagozkio. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Konparazione, Chirac presidentak aski errepikatzen du zergak behar direla arindu. Herria 2005-02-17
Konparazione, nahiz frangotan iduritzen zaukun biziki eder dagola, Mediterraneo itsasoa, kasik arrunt zerratua ere dena, arras eri da. Herria 2005-09-29
Hirugarren estaian konparazione, bi barne badira muntatzekoak. Herria 2001-07-26
Nork daki konparazione zer gertatzen ahal den jitez aldatu landare horiekin? Herria 2003-06-26
Erasoak, konparazione, zakurraren beldurrarengatik gerta litezke, bai eta zakurraren harrokeriagatik ere. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 82. orr.
Pentsa, konparazio, itsasoaren abantaila guztiak gertu izateaz gainera, Gipuzkoan bertan ia dozena bat ur-putzu eta zingira urtegitakoak kokatu ditugula. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Handik aurrera harekin topo egingo dugu, konparazio, Marszalkowska kaleko kafetegi batean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 234. orr.
Joanden astean guti aski aipatu dugun amnistiarena konparazione. Herria 2002-07-25
Konparazio batera, berdinak exotismora kondenatzen, klixe folkloriko-sinpatikora. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 22. orr.
Interesgarriak dira, konparazio batera, tratuak ixteko egiten diren hizketa luze eta 'diplomatikoak' -horrela, esate baterako, Abrahanek Sararen hilobia egiteko lur zati bat erosi nahi duenean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.
Nik, konparazio batera, nik hil egin dut gizon bat eta halere erabateko gizon prestua naizela uste dut. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 17. orr.
Hor ditugu, konparazio batera, geroa nolakoa izango den iragartzen diguten albiste horiek guztiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 123. orr.
Har ditzagun, konparazio batera, beste sei izen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.
Eta berebat gertatzen da, konparazio batera, beste jende-modu batzuekin, berebat baina alde erantzira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Badituk elementu batzuk pertsona batzuen bizitzan itzulkor eta galgarriak; musika, konparazio batera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 193. orr.
Konparazio baterako, lurrun-makina baten eraginkortasuna ez da % 20 baino askoz handiagoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.
Niri, konparazio baterako, gezurra esan zidan maite ninduela esanez, ni beste inor ez zuela maite. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Konparazio baterako: errege hilkor batek, urrezko txanponak milioika baleuzka eta horiek zilarrezkoak balira bezala goraipatuko balitzaizkio, ez al luke hori iraintzat hartuko? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.