Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konparaketa horiei esker jabetzen da hain zuzen herri bat bere hizkuntzaz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.
konparaketa horrek ez zuela ez hankarik eta ez bururik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.
Konparaketa ez da guztiz egokia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.
Osagaien konparaketaz. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Konparaketak egiten direlarik ez doaz frantsesen alde. Herria 2001-03-08
Hire jauregian ere badituk urdezainak, konparaketarik egin duka sekulan hire eta haien lanaz? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 176. orr.
Indoeuroparren eta euskaldunen arteko konparaketa bat egiten du egileak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 114. orr.
Ongi eginak direnean, konparaketak ez dira bakarrik hiztegi mailan egiten, baita mintzairaren estrukturan, esaldien egituran, gramatikan eta hotsetan. Herria 2001-10-25
Goma barne-betea da hezurrarekin konparaketa egiteko erabil daitekeen beste gai konposatu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Interesgarri da segur duela hiru urtekoarekin konparaketa bat egitea bainan hein batetaraino bakarrik. Herria 2001-04-26
Adibidean barrendu naizenez, saia dezadan halako konparaketa ahalegintxo bat. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.