Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere baitara bildutako laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 137. orr.
Euskal kultura "masa konpaktua eta oso uniformizatua" da bere ustez. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.
Hala ere, dena ez dago denean, izaera konpaktuan trinkotua, gauzen barruan hutsunea baitago. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.
Unibertsoa, harentzat, begitazio konpakto bat zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.
Badirudi oso hizkuntza konpaktoa daukatela intsektuek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 210. orr.
Erosi berri dudan konpaktua sartzen dut musika aparatuan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.
Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua, Richard Sinclairren ahotsa entzuten dut jadanik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.
Entzuten ahal ziren urte honetan grabatu duten konpakto berriko kantuak. Herria 2001-07-05
Konpaktu-irakurgailuan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.
Konpaktuko kantu pare bat han grabatu zituen. Berria - Kultura 2004-03-09
Bere konpaktoa ganberan altxatzen zuen, eta hura baizik ez zuen erabiltzen etxean egoten zenetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.
Musika jotzen ari delarik, berdin dio konpaktoan, irratian edo dena delakoan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.
Imajina ezazue musikarik gabeko mundu bat: ez dago konpaktorik, ez dago telebistarik, irratia soilik etxe batzuetan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.
Esku bakar batekin irekitzen dut diskoaren plastikozko kaxa eta aparatuaren zirrikitutik sartzen dut konpaktua, Richard Sinclairren ahotsa entzuten dut jadanik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.
Ez ditut disko konpaktuen azalak ia ikusten. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.
33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD. Berria - Euskal Herria 2006-04-09