Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konkretu 1 izond zentzumenen bidez atzemana edo irudikatua izan daitekeena, zehatza, mugatua. ik jakin2. ant abstraktu.

Gizon-emakume konkretuen gizadi erreala eta horien historia erreala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.

Nahiz eta alderdi sinboliko, abstraktuan huts egin, jenio moduko bat dela irudiztapen konkretu edo mimetikoetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Eisensteinek modu abstraktuan pentsatzen dik zinea bezalako gauza konkretu bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Nahi izan dugu erakutsi, etsenplu konkretu batzuen inguruan zer egiten ahal den [...] gai zabal horren inguruan.  Herria   2001-11-15

Haren begirada irmoa, haren tristura konkretua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Ez edozein moral, moral oso konkretu bat baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Zein da linguistikaren helburu osoa eta aldi berean konkretua?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

2 (izan aditzarekin)

Arte "abstraktua" askoz ere konkretuagoa da, izatez, gai zuzenagoak, ukigarriagoak baliatzen baititu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Konkretua ia beti abstraktoa baino hobea da zuzeneko komunikazioan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 65. orr.

Irudikapenaren eta adierazpenaren arteko bereizkuntzari dagokionez, erreferentearen izaeraren desberdintasunaren arabera definitzen du, erreferente konkretua baita lehenengoan, eta abstraktua bigarrenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

3 (beste izenondo batzuekin)

Une jakin eta konkretu batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.

Ikus dezagun nolatsu dagoen momentu eta tokigune jakin konkretu batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 357. orr.

Rulforen paradigman kezka existentziala […] fatalismoz janzten da, eta zeharo loturik ageri da lurrarekin -lur konkretu, zehatz, historiko batekin-, harekin bat eginik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Ez dago inolako arrazoi logikorik, arazo konkretu mugatu bat modu absolutuan eztabaidatu nahi izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

4 ez-konkretu izond

Eta ez da ez ideia txarra, izan diren hainbat eta hainbat proiektu ez-konkretu eta ez-bideragarri kontuan izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus