Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oroit gaitezen […] Pio VII.ak, Pio XI.ak edo Pio XII.ak, Napoleonekin, Mussolinirekin, Hitlerrekin, Pétainekin, Duplessisekin, Salazarrekin eta Francorekin egin konkordatuetako hautsi-mautsi gazi-gozoez! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.
Onartu aitzin, Konkordatua zegoen indarrean. Berria - Harian 2005-12-09
OHZ ez ordaintzea 1979. urteko konkordatoan hitzartu zuten Espainiak eta Vatikanoak. Berria - Harian 2006-01-19
Konkordatua sinatu zuen eta Napoleon I.aren enperadore koroa erdietsi Pio VII.arenganik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
Txekian, deputatuaren ganberak ezeztatu du lehengo konkordatua Eliza katolikoarekin. Herria 2003-05-29
XVI. mendean berriz, Frantzisko I.a Frantziako erregeak edeki zion, konkordatu bidez, Leon X.ari, beretzat eta bere ondoko guztientzat, erreinuko apezpiku guztien hautatzeko eskua Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.