Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik diat konkor hau bizkarrean! Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.
Lepo falta horregatik, konkorra duela dirudi, eta beste pianista batzuek ere baduten itxura hori du. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.
Gizon txiki bat omen zen, konkorra zuena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 233. orr.
Judu herratuak [...] bekaturik larriena zeraman zakuto itxurako konkorrean: jainkoa hil izana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 289. orr.
Irudipena zeukan bizkarreko konkorra ere egunetik egunera handitzen ari zitzaiola. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 32. orr.
Izan ere, gamelu baktrinoak bi konkor dituzten gameluak dira. hor daramazkiote beren aberastasun bikainak, astoen bizkarretan eta gameluen konkorretan. Elizen arteko biblia Is 30,6
Milaka gamelu txiki zeuden, [...]; konkor bakarreko nar izenekoak ageri ziren, ilajea gorria kiribiletan kizkurtua zutenak, sugarren pare. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Pertsonaiaren konkor hori errepikakorra da nire liburuetan, agian autobiografikoa izan daiteke, zuzen ibiltzeko esaten baitzidaten beti. Berria - Kultura 2004-11-18
-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 195. orr.
Fardel bat besapean edo beroki azpian, bat-batean hazitako konkor bat iduri. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 43. orr.
Hemen horma-moduko malkar horixkak osatuz, sakongune eta haitzartez josirik, hor biribil-formako konkor berdexkak eratuz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Eguzkitako higatuak, gorriak, urdinak, moreak, zutoinetan loturik, merkatua konkorrez eta biribiltasun adoretsuz betetzen zutela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.
Gauza guztietara ohitzen baitzen: jipoietara, vodkara, hilobien antzeko konkor biribilez jositako zelai elurtuen goibeltasunera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.
Mundu guztiak ikusten dio pistolaren konkorra gerrian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.
Besoak tolestuta eduki beharra zeukan konkor hura ezkutatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 264. orr.
Hermione berriro ziegara sartzen ikusi zuen Harryk, aurrealdean arropa azpian konkor bat zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 159. orr.
Gainera, han goian, konkor eta inguru malkartsuen artean, bidezidor edo bide bat ikusi berri zuen. aldakan oinaze handia zuelako eta nerbio ziatikoan presioa eragiten zion konkorra irten zitzaiolako. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.
Igurtzi egin zituen gero hatz-konkorrez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.
Munstroaren ipur-konkorrari edo isats-aldeari zegokion tokian. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 19. orr.
Harri konkor batean zizelkatua. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 94. orr.
Haren gelara onik sartzen ziren bezeroak itsu irteten ziren, edo herren, konkor edo okitu, eskumotz edo hankabakar. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.
Ikastaro-buru irakasle laguntzaile gazte bat zen, argala, luzea, konkor samarra, atsegina eta ikaragarri herabetia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Konkorra zen, ginebra eskaintzen zigun, dohainik, dohainik, hotza kentzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
Konkorrak poltsikotik eraztuna atera du. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 158. orr.
Ondotik herioaren aurrean mutu eta konkor zebilen jendetza zetorren, beltzean beltz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.
Gatibu-piltzar zikinak lepo konkorretik dilindan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.
Zuzendariak sudur konkorra zuen De Gasperiren antzera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.
Etxe multzo bat ere bada zubi konkorraren inguruan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.
Isiltasuna hedatzen zen gero zubi gain konkorrean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.
Papelera Españolako tximinia handiek jaurtitzen zuten hodei konkorrei beha. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.
Kanpoan zerua goibel, hodei konkorrekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 126. orr.
Hazparneko eliza konkorreano bete da Mixeli azken agur bat emaiteko. Herria 2004-07-29