Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konkistatzaile 1 izond konkistatzen duena.

Arraza konkistatzaileak daude, gudariak, eta herri konkistatuak, azpiratuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Beste nazio konkistatzaileetako buruzagiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 290. orr.

Herri konkistatzaileek legeak bateratzeko batere asmorik ez izateaz gainera, ez zuten izaten ezta herri garaituaren legegile bihurtzeko gogorik ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Herri zahar konkistatzaile baten lege-arrasto batzuek, duela hamabi mende Konstantinoplan agintzen zuen printze batek bildu zituenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

2 (izen gisa)

Antzeko arrazoiek bultzatu zituzten Inken Inperioaren espainiar konkistatzaileak lingua franca gisa ketxua erabiltzen uztera beren amerikar mendekoen artean fede katolikoa zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Portugaldarrek konkistatzaile gisa trafikatu zuten Indietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Zoritxarra da giza izaerarentzat erlijioa konkistatzaile batek ematea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.

Garai bateko konkistatzaile erromantikoen gisara.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Txinaren konkistatzaile mongolek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Alexandro-osteko konkistatzaile helenikoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Zeren eta Andaluziako Omeiatar Kaliferriaren Erdi Aroko kristau katoliko konkistatzaile barbaroak kristau-erkidego homogeneo baten idealera emanak baitzeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Konkistatzaile judizial bat balitz bezala joan zen, Mexikoko legediari inolako begirunerik eduki gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

3 (hitz elkartuetan)

Martin kalera atera zen eta, aurpegia erdi estalita eta konkistatzaile-airearekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus