Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konkistatu, konkista(tu), konkistatzen 1 du ad armez baliatuz lurralderen bat beretu.

Haien hiri guztiak konkistatu genituen.  Elizen arteko biblia   Dt 3,4

Paraje hura konkistatu zuen bezalaxe mundu osoa ere konkista zezakeela sentitu zuen gazteak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 92. orr.

Inperio erromatarra konkistatu zuten herriak Germaniatik atera ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Bi Sizilien Erresuma Italia Una-ko misiolari martzialak konkistatu zuen, konkistatua izan nahi zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Kanbisesek Egipto konkistatzeak grekoei kolpe bikoitza eman zien.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Egia da Alexandrok Indiak konkistatu zituela, baina herrialde bat konkistatu beharra al dago bertan salerosketan aritzeko?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Hartu egin ote daiteke konkistatu gabe?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

2 irud/hed

Tetrapodoek ez zuten lehorra konkistatu, uretatik ihes egin zuten.  Berria - Gaiak   2006-04-07

Ezkerrak Herriko Etxea konkistatu nahi badu, norekin eginen du?  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Borrokatuz konkistatzen den bizitza, bultzaka hazten den arto landarea bezala.  Berria - Kultura   2006-03-28

Geroago ohartu nintzenez, pertxero hura lurralde konkistatu berrian jarritako masta bat zen: masta hartan jarritako jaka zen bere bandera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

1985eko abenduan, Saudi Arabiak HPEEk merkatua berriz konkistatzeko estrategiari heltzea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Kezkatuegi ikusten dut nik jende bat, euskararentzat alor eta eremu berriak konkistatu eta erasoei aurre egiten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 0. orr.

Hark neska konkistatu nahi baitu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

Rastignacek bere xarmaz emakume aberatsak konkistatu eta goi mailako gizartean sartzea du xede.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 26. orr.

Txiru, eskolako mutilik guapoena konkistatu zuen gure Trinik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 63. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gure uhartera herri konkistatu batera bezala etorri eta kakatzat tratatzen gintuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Estatu konkistatuetako gobernari-klaseak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

Beste aldean, biztanleria konkistatua egoten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Lur konkistatu batera sartzen direla uste dute, eta gaia beraien ikuspuntura hurbiltzeko ahaleginetan dabiltza, ez kontrakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Inperiogileak, kasu honetan mongolak, beren mendeko konkistatuak baino askoz kaskarragoak zirenez,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus