Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armen bidezko greziar konkistari aurre egiteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Jerikoren konkista, tronpeta hotsez eta herriaren bat-bateko irrintzi beldurgarriari esker lortutakoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.
Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Haren aginduz egin zen Nafarroako konkista. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.
Nafarroaren konkistak [...] juduen eta musulmanen aurkako Gaztelako legeak ekarri zituen Euskal Herriko hegoaldera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Ilargiaren konkista Hollywoodeko estudio batean filmatu zela frogatzen zuten lekuko faltsuak aurkitu nituen. Berria - Kultura 2004-01-23
Energien konbertsioa, espazioaren konkista, ozeanoen ustiatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.
Agaramontarren burua konkistaren garaian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Gaur egun iraultza irudikatzeko era bakarra agintearen disoluzioa da, ez agintearen konkista. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.
Iraultza oro konkista da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.
Gizonok infidel fama daukagu konkistak bakarrik kontatzen ditugulako, engainatu gaituztela esatea gustatzen ez zaigulako, ezkutatu egiten dugu, eta emakumeek kontrakoa egiten dute, konkistak ezkutatu eta senarraren adulterioa aireratu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Zuzenbide politiko partikularrak, gizarte bakoitzari dagokionak; konkista-zuzenbideak, herri batek beste bati egin nahi, ahal edo behar izan dion indarkerian oinarrituak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.
35 urteko konkista gerra utziko zuela. Berria - Mundua 2006-01-08
Ez zirudien setioa edo konkista-saiakera bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Liberalen Armada, [...] eta gainerakoak, ez dira "beltzen" armada, Euskal Herrira Espainiatik konkista-helburuan bidalitako armada arrotza baizik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 211. orr.
Akeoen konkista-uhinak lehertu eta geratu egin zirela Troia irentsi ondoren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.
Herriak aspaldi ahaztua zuen konkista-aro hura. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.
Bere konkista-sail nagusiaren osatzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.
Nafarroan dauden alderdiek gobernatzen dute garai hartan lortu zituzten pribilegioei esker, eta haien zilegitasuna gerra konkistari dagokio. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Ea Mendebaldeko Kristandadeak Andeetako munduan eta beste edonon ustez egindako kultur konkistak ez ote ziren, lehentxeago edo geroxeago, azaleko eta aldi baterakoak bakarrik gertatuko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.
Erromaren helenizazioa izan zen, noski, greziarrek beren historiako edozein etapatan inoiz lortu zuten kultur konkistarik garrantzitsuena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.
Espainian geratzen zen azken lurralde musulmanaren kristau-konkista. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.