Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Konjurua honela da... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 195. orr.
[...] expecto patronum! Konjuruak, ekaitza eta harria egin ez zezan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.
Negarrarekin batean isilkako intziri bat ateratzen zitzaion, damua, beldurra, lotsa edo desanparoa uxatzeko konjuru baten moduan, ahopeka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.
Inauteriak zomorroen kontrako ekintzak dira, intsektuak desagerrarazteko konjuruak. Berria - Kultura 2004-09-21
Elkarri musu emango diote -geroaren nostalgia uxatzeko konjurorik zaharrena-. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 111. orr.
Orduan emaginak sugandila buztanezko infusioa emateko agindu zuen, sorginkerien kontrako konjuru eraginkorra baitzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.
Deabruaren kontra konjuru ugari botaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.
Iritsia da, herri ezjakinen lehenengo izualdietako beldurgarria, apaiz kezkatuek konjuruak botatzen zizkiotena, sorginek eta belagileek gau ilunetan deitzen zioten eta oraindik azaltzen ez zitzaiena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.