Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konjurazio iz konspirazioa, azpilanerako elkar hartzea.
Warnakario izan zen Brunekildaren kontrako konjurazioaren arima. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Boulainvilliersko kondeak eta Dubos abadeak, zeinek bere sistema egin zuten; bata hirugarren estatuaren kontrako konjurazioa dela dirudi, eta bestea nobleen kontrako konjurazioa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 274. orr.
Jolas batean bezala, familiakoek Francesco Cenci hiltzeko irudimenezko konjurazioak egiten zituztela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.
· Konjuraziokoak, zortzi guztira, hiru autotan sartu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.