Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konjuratzen zaituztegu [...] Kristoren izenean, jarraitzeko moduko adibideak izan ditzazuen; konjuratzen zaituztegu zuek gurekin hark berak jokatuko lukeen bezala jokatzera, oraindik Lurrean balitz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.
Nor da hain auhen bortitzez kexu dena, bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik, entzule harridurak joen gisa? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.
Egurats nahastu hartako airean zebilen mamua konjuratu eta uxatu nahiko balu bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.
Gaitz bat konjuratu edo sekretu bat argitzeko erabili ohi den ahots leun eta apalarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 62. orr.
Bere bihotzminak konjuratzeko entretenitzen zen halako gogojolas malenkonikoetan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.
Errezelo hori konjuratzeko modurik disimulatuena, errezelo horren onarpenean bilatu du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.
Hitz eginaz ez dudala nire heriotza konjuratzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.