Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adibide bat jartzearren, "•" sinboloaren interpretazioa logika elementalean (eta beste logiketan ere) konjuntzioa izango da, alegia, hizkuntza naturaleko “eta” konjuntzioaren esanahia islatzen saiatuko da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Ahotsen konjuntzioa handia da eta emaitza kalitate handikoa. Berria - Kultura 2004-08-21
Ez baitira zure haragian hondoratu goizeko zure hats epela dastatu ostean, ez eta ere natazko izterren artean atseden hartu baso usaina itsasoarenarekin nahasten den une horretantxe, une horretantxe, sexuaz ere ez dakien konjuntzio miragarri ia mistiko horretantxe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 88. orr.
Nolakotasun-multzo baten kontsonantzia edo adostasunaren emaitzaz lortutako arte konplexua da arkitektura [...], nolakotasun horien konjuntzioak ematen baitio azken-azkeneko obrari Vitruvioren formulaziorik ospetsu eta errepikatuenean laburtzen diren hiru ezaugarri horiez hornituta egoteko aukera: firmitas, utilitas, venustas. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.