Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konjuntibitis iz ehun konjuntiboen hantura.
[Lentillak] kristolako konjuntibitisa eragin zidaten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.
Teresaren eta Martinen aitak gaitzen bat zeukan begietan, konjuntibitis kronikoa-edo, eta gorrituta edukitzen zituen beti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Ez zuen entrenatzerik izan iragan astean, konjuntibitisa baitzuen begi batean. Berria - Kirola 2004-10-12
Igerilekuetan konjuntibitisa hartzeko arriskua handiagoa da. Berria - Harian 2005-08-06
Gaixotutako oilaskoekin ibilitako teknikari askok konjuntibitisa izan zuten. Berria - Harian 2006-02-16
Trakoma edo "konjuntibitis granulosoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.