Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konifera iz pinuaren eta izeiaren klaseko landarea, hosto iraunkorrak eta pinaburu formako fruitua dituena.
Ameriketako Estatu Batuetan badira koniferoen familiako hainbat zuhaitz, altuera eta zuhaitz-enbor harrigarriak dituztenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 197. orr.
Arriskuan daude ikerturiko espezieen herenak, hiru anfibiotik bat, koniferen laurdenak eta lau ugaztunetik bat. Berria - Gaiak 2006-05-03
Oso landare mota ezberdinak daude multzoan: garoa eta koniferak, esaterako. Berria - Gaiak 2006-04-09
Mendi-belaunetatik gora, pinu eta koniferoak egongo dira, eta hauek azken zuhaitza dagoen orporaino iritsiko dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.