Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konfusio iz nahastea.
Ez dakit, konfusio bat izan da, barkatu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.
Sentitzen dut konfusioa, motel. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.
Gure arteko konfusio, gaizkiulertu eta ezinikusi askoren funtsa horretantxe datza: maldan gora bilatzen dugu irtenbidea, maldan gora itxaroten diogu hitzordura agertu ez den lagunari, maldan gora nahi dugu ogia, baina bilatzen dugun okindegia, bueltako bidean bakarrik dago. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.