Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konfort iz ongizate eta erosotasun materiala.
Amerikak eskaintzeko daukana: konforta, munduko saneamendu-instalaziorik onena, ready for use, mundua Ezerez amerikar erara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.
Organizazio hartako sozio guztiak [...], Mariah bezain posizio onekoak ziren, baina haietako inork ez bide zuen sumatzen inolako erlaziorik beren konfortaren eta inguratzen zituen munduaren dekadentziaren artean. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.
Kontent gainera hortxe gaudelako, aisian eta konfortean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.