Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Bai, iturri bat", konfirmatu nion nik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.
Autopsiak konfirmatu zuenez. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 166. orr.
Positiboa konfirmatuko balitz, segituan jakinaraziko genuke. Berria - Kirola 2004-08-20
Kasu honetan torturak izan direla konfirmatzen bada. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 123. orr.
Segituan deituko dizut konfirmatzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.
Hirugarren testigantzak, berriz, salaketak konfirmatu zituen. Berria - Euskal Herria 2006-01-12
Etxeberi zutabearen ardura kentzeko erabakia hartua zutela konfirmatu zidaten. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 98. orr.
Egiaren bila abiatu baino, bere egia estetikoa konfirmatuko dioten iritzien eta adibideen bila ari da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 134. orr.
Eliza bete-betean, Dominixe Errekarte, apezpikuaren ordainak, gutarteko 50 haurño konfirmatu ditu. Herria 2004-05-27
Jean Elissagaray Donapaleuko erretorak ditu haur horiek konfirmatu, zazpi apez zauzkala inguruan. Herria 2003-11-13
39 gazte konfirmatuak izan dira. Herria 2003-10-30
Bertzalde elgarretaratze bat ere izanen da 2003 eta 2004ean konfirmatu diren gazteentzat, apirilaren 17an igandearekin Betharramen. Herria 2005-04-07
Talde konfirmatuentzat zein hasiberrientzat. Berria - Kultura 2004-02-14
Hendaiako Haize Egoa taldeko pintore amateur konfirmatuenek. Berria - Kultura 2004-08-25
Jendartean zabaldu baitzen, nabarmen, emakume bakarti hark, puta konfirmatua izan gabe, haragi-tratuak izan zituela graduaziorik gabeko soldaduekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 383. orr.
Haur guziak gomit dira konfirmatuak barne. Herria 2005-08-11