Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konfiguratu, konfigura, konfiguratzen 1 du ad itxuratu, taxutu.
Euskal unibertsitate sarea konfiguratzeko pausoak eman beharko lituzke errektore berriak, Berria - Euskal Herria 2004-04-01
2 informatikan, sistemako elementu bat edo batzuek, espero den bezala funtzionatzeko eran konektatu.
Beste ohiko kexa bat sakelako telefonoarekin gertatzen da, ez baitago modurik telefono horiek euskaraz konfiguratzeko. Eta konfiguratu egin nuen, programa txiki bat aldi bakoitzean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.