Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardoaren berotan konfidentzia batzuk egin eta gero. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.
Inori eginiko lehenengo aitortza horrek, gure lagunartea indartuko zuelakoan esan diot hori guztia, konfidentziak hurbilagotuko gintuelakoan, baina ez dit jaramonik egin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.
Lagunen konfidentziak entzuteko irrikaz egoten nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 341. orr.
Santuaren konfidentzia jaso zuen laguna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Pozaren arrazoia agertzeko, idazle batek sekula egin behar ez omen lukeen konfidentzia xume horietako bat egin nion orduan Patxiri eta egingo diot orain irakurleari: [...]. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.
Konfidentzia asko egin zioten elkarri. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 144. orr.
Beren existentziaren konfidentzia doilorra egiten zioten elkarri. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Egin dizkiodan konfidentziez damu dut gaur. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 15. orr.
Pentsatu nuen hitz haiek ez zirela hasiera besterik, eta hobe nuela zuhur jokatzea konfidentzia-giroa hondatu gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Ez da konfidentzia olde bat izan, edonola ere. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.
· Maitasun konfidentziak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.