Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiz gogotsu konfesatuko naiz zurekin, ene adiskide -esan zuen Joana xaloak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 97. orr.
Aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.
Hamabost egunean behin konfesatzen ziren. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.
Zenbat da ez haizela konfesatzen? Jolas artetik hiltzen dena, aitzinetik konfesatu eta komuniatu balitz ere, ez baita zilegi hilerri sainduetan ehorztea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.
Batzuetan ez genekien zer bekatu konfesatu, eta orduan esaten genuen: "Elurra lapurtu dut!". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.
Seguruenik badakiela ordurako egunen batean izango duela konfesatu beharreko zerbait. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 173. orr.
Horra zergatik Maisu Petri Soto haren konfesore fraide kartsu bezain jakintsuak ez zuen gehiago hura konfesatu nahi izan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.
Zer esango dit berorrek? konfesatu egingo nau berriro? zergatik berriro? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 150. orr.
Konfesatu egin nahi zuten, bihar lehenengo ostirala izaki. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 99. orr.
Arratsaldean haurrak konfesatu, lehen predikua herriari astirian. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.
Eskuin aldean, berriz, errenkan jarritako aitorlekuetan, fraideak jendea konfesatzen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Idazle legez ere, konfesatu behar dut 17 urte nituenetik idazten dudala, baina horretan ere ez naiz batere espeziala, pentsa zenbat idazle dagoen Euskal Herrian bertan. Berria - Harian 2005-07-07