Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konfederatu izond konfederazioan bildua.
Benegasek estatu konfederatu batentzako prozedura bat asmatzea leporatu zion Ibarretxeri, eta gogor kritikatu zituen Jaurlaritzako lehendakariaren asmoak. Berria - Euskal Herria 2004-06-24
Beren lana zen zauritu konfederatuak bereiztea hildako konfederatuetatik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.
Gizakien arteko harreman pribatuak ere ez dira ohargarriak; helburu politiko eta orokorrak dira nagusi, gogokoagoak dira konfederatuak, herrikideak baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.