Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kondentsazio 1 iz kondentsatzea.
Ihintzaren fenomenoa gertatzen denean, kondentsazio hori hotzean gertatuz gero, ur-lurrina bertan izozten da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
Arratsaldez itsasoko brisarak dakarren freskaldi ipar-kutsukoa profitatuz, kondentsazio lan xume bat jartzen da abian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
2 irud/hed
Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Ez dira jada dorre konkistaezinak, ez dira ikur distiratsuak gelditzen zaizkigunak, lehenaren zentzua eta zentzugabekeriaren kondentsazio birrinduak dira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.