Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kondekorazio (orobat kondekorazione g.er.)iz ohore domina.
Kondekorazio bat aurkitu dugu, Isabel Katolikoaren Gurutzea. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 63. orr.
Berak ere ez zuen kondekoraziorik, ez mailarik. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
Makila eskuan, gau beilako kapa soinean, kondekorazioa paparrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
Kondekorazioz betetako uniformea soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Kondekorazio gisa bularrean izar bat daraman goi-mailako funtzionario itxura prestuko bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.