Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dukeak zenbait konde izaten zituela bere mende, nahiz eta baziren gainetik dukerik ez zuten zenbait konde ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.
Aurrez duke, konde, baroi, apezpiku, abadeen artekoak epaitzen zituen, edota erregearen eta mendekoen artekoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.
Aspaldiko baroiak konde bilakatu zituen erregeren esker onak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.
Herri hartako nagusia konde bat zen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
Ilehoriaren familiakoak konde haren zerbitzura zeuden. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
Kondeak lapur bat bere aurrera eramateko agindu eta obeditu ez ziolako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Erregeak hiru basailu-mota bereizten ditu: erregearenak, apezpikuenak, kondearenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.
Kondearen jurisdikziopean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.
Kondeak heriotza-zigorra eman zezakeen, askatasunaz eta ondasunak itzultzeaz epai zezakeen, eta zenturioiak ezin zuen halakorik egin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
Konderriak kondearen semeei emango zitzaizkiela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.
Haren seme Antonio zen orain, erregek konde egin berria, leinuko burua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Adineko konde inperial alargun bat. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.
Buffon konde dontsuak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 75. orr.
Drakula kondearen gaztelua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.
Halako batean, hautua egin eta konde batekin ezkondu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.
Lehenengoen buru Fernando Ruiz zen, Kastroko jaun kondea. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 172. orr.
Egun haietan aditu nuen lehen aldiz Montgommeryko konde Gabriel de Lorgesen izena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
Konde baten etxea omen duk. Txillardegi «Putzu», 1999 - 104. orr.
Nire Jaun guztiz agurgarria den Gillermo, Devonshireko Konde txit gorenari. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.
Morrontzan aritu eta gero, konde-tituluren bat eman ohi zieten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.
Atezainak berak jeneral handi baten itxura zuen: makila urrekara, konde-aurpegia, ondo gizenduriko dobazakur potoloa ematen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.
berryko konde (3)
jaun kondea (4); mirasol kondea (4); touraineko kondea (3)
gercourteko kondeak (3); mantillanako kondeak (5)