Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teacher'saren kondarrak basoetara atera eta izotz kozkorrak eta ur zurrusta bat eransten ditut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.
Remy Martinen kondar gaiztoren bat zebilen neure baitan zirika. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Zigarretaren kondar horixka leihotik bota eta beste bat biribiltzeari ekin zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.
Platereko azken kondarrekin ari ziren jostatzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.
Aberatsen mahaietako kondarretatik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.
Hankapean zakurrak, kondarrak non harrapatuko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.
Haren liburutegia kondarrez ari zen osatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Mandi, Joxemari eta Gaston eskoba-palarekin obrako kondarrak zemento zakuan sartzen ari ziren. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.
Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko; errauts-kutxa batean bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.
Begiak berriro itxi eta, ametsaren azken kondarrari esker, urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
Horrelakoetan, saioaren kondarrean, halako desasosegu bat geratzen zaio bertsolariari. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.
Junturen tarteko materialak izotzaren kalterik izan ez dezan, urtero neguaren aurretik ondo bete olio-kondarrekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.
Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.
Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.
Beti izango duzula zopa-kondarren bat etxe honetan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.
Su-kondarrak bezala kantatzeko gogoa ahituz joan zaien arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.
Ikatz-kondar xehatua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Eta zain geratu nintzen, enborrari atxi-atxikirik, itsasoan galdua ontzi kondar bati bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.
XIX. mendearen kondarrean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.
Hegazkinera sartzeko prest nengoen bidaia-txartelaren kondarrari hatz lodiaren eta erdikoaren artean arinki eusten niolarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.