Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konbinatu1, konbina, konbinatzen 1 du ad gauzak eredu jakin baten arabera antolatu eta elkartu.

Jokaldiak konbinatzea zaila zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Ondo konbinatzen ditu argitasuna eta laburtasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 19. orr.

Berez bizidunok 20 aminoazido konbinatzen ditugu proteinak sortzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Jakintza praktiko eta teoriko askotarikoenak konbinatu behar dituela mailarik gorenenean: marrazketa, geometria, aritmetika, optika, filosofia, literatura, historia, musika, medikuntza, zuzenbidea, astrologia...  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 180. orr.

Giltzadura bateko bi hezurrak [...] bata bestearen arabera mugitzen da, biraketa eta labainketa konbinatuz. Diafragma eta obturadorea konbinatuz, ordea, argi-intentsitateen eskalaren esparru zabalagoan lortuko ditu argazkilariak emaitza asebetegarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Adierazgarritasun-elementuen zerrenda ez da luze-luzea, berez, baina aise ikusten da haiek konbinatuz era daitezkeen konfigurazioen kopurua ia infinitua dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen hemoglobinarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Hain dira, alabaina, geldo [...] ezen ez baitira tartean sartzen inolako erreakzio kimikotan, ez eta beste ezein elementurekin konbinatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.

Gaitza gizakien gripearekin konbinatu eta mutazio arriskutsua sortuko den beldurra handituz doa.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Diru- eta finantza-merkatuen liberalizazioak, trukeen kontrolen ezabatzeak eta finantza-berrikuntzen garapenak, guztiak elkarrekin konbinaturik, finantzaketa zuzenaren igoera areagotu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Metafora horiek guztiak, eta gehiago ere, aurki daitezke pilatuta, behin eta berriro errepikatuta eta konbinatuta, eremu plastikoaren sorkuntzazko ikusmolde gehienetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Irudimena erabiltzea buruan gogo-objektuak konbinatu eta manipulatzea da, irudi nahiz sinbolo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Orain artemisinan oinarritutako terapia konbinatua eskaintzen diete [malaria] eriei.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Baina bi hots konbinatuen ahoskatzeari gagozkiola, kontua korapilatsuagoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Araban ziklo konbinatuko zentrala jartzeko toki bila dabil Gas Natural.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Proba konbinatuen Europako Txapelketa.  Berria - Kirola   2006-03-01

Proba konbinatuak bost kirol hartzen ditu: koskoak, txinga eroatea, zaku lasterketa, korrika eta arpana.  Berria - Kirola   2004-03-20

3 plater konbinatu askotariko platera.

Bi bermut hartu, plater konbinatu bat jan, eta etxerantz bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Plater konbinatu bat eskatu zion kamareroari, 4 zenbakia, eta garagardo bat edateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus