Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

konbinatoria 1 iz konbinatzea, konbinatzeko eren multzoa.

Izadiko konplexutasuna elementu kopuru txiki baten konbinatoriari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Ereduon konbinatoriak dakar proteinen aniztasun eta desberdintasun zabala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Espezieak konbinatoria batek, "Lego" joko edo mekano moduko batek sortu balitu bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

Geneen konbinatoria infinitu horrek bilakatzen du gutariko bakoitza munduan bakarra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.

Konbinatoria hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

Konbinatoria aski konplexuen bidez gertaera natural guztien azalpenak eman ahal izango zirela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zu ere, metal-puska horien gainazaleko lerro-konbinatoria posible guztiak arakatzean, nik kalerik kale egiten dudan bilaketa berberean ari zara.     «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.

3 matematikaren adarra, multzo bateko elementuen konbinazio posibleen kalkuluaz ari dena.

Aljebra, konbinatoria eta trigonometria sortu zituzten arabiar matematikariek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Probabilitateak eta konbinatoria: Pascal, Fermat, Jacques Bernoulli.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus