Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herrialdeen arteko konbergentziaren eta antolaketaren inguruan Eusko Jaurlaritzak duen ikuspegia azaldu zuen Iztuetak. Berria - Euskal Herria 2004-07-09
Nola egingo diozu aurre titulazio mapen konbergentziari? Bilakaera nominalen halako konbergentzia batek argi eta garbi baldintzatzen zuen diru-batasunaren proiektuaren susperraldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Konbergentzia teknologikoa eta gizarte arloko konbergentzia lortzea dira legealdirako erronka nagusiak. Berria - Harian 2005-06-23
Europako konbergentzia lortzeko bidean agertzen da finantzazioaren gaia. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Europako Unibertsitate Eremuaren Konbergentzia eta Ebaluazioa. Berria - Euskal Herria 2004-03-11
Kristalinoa, optikaren ikuspegitik, konbergentzia aldagarria duen leiar ganbilbiko bat da; aldagarritasun horri egokitzea deitzen zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.
Ponzo-ren ilusioan, adibidez, goiko marra "urrutiago" balego bezala ikusten da, zehar-marren konbergentziak eragiten duen perspektiba-efektuak eraginik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 66. orr.
Lerroen norabideei erreparatzera mugatzen zen, zimenduetatik hasi eta gailurretaraino; eta elkar-ebakigunera zihoazen lerro zuzenen konbergentziari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.
Konbergentzia-gradua aski arbitrario geratzen da, eta sistema honek oso gaizki arautzen ditu batez ere koadroaren planoari buruz perpendikular ez diren gainerako zuzenak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.