Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzeko prozesuan, urrats konbergenteak egiten saiatuko gara, dinamika guztiak uztartuz eta elkarrizketa iraunkorra irekiz gainontzeko udal hautetsiekin. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
Erdi Aroaren azken aldiko iluminazio askotan badira sakontasuna adierazten den eszenak, baina ustez irudiaren planoari buruz perpendilularrak behar zuten marrak konbergente eta ihes-puntu baterantz zuzenduta marraztu ordez [...] dibergente marrazten direnak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
Aitzitik sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Akats hori zuzentzeko asmatu ziren XV. mendean leiar konbergenteak: beren gainalde osoan argia jaso eta puntu bakar batean biltzeko bereziki zizelatutako beira zatiak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.