Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konbentzionalismo 1 iz gizarte konbentzioz ontzat hartzen den iritzi edo jarrera.
Ikusi duk publiko eder bat daukaala, konbentzionalismoek hondatu bakoa. Nik ere telebista daukat -defenditzen zen Armando, konbentzionalismoaren aurkako borrokan muga non ipintzen zuen adierazten ariko balitz bezala. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 43. orr.
Tok-tok (konbentzionalismo bat). Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 59. orr.
2 (dokrina filosofiko gisa)
Edo razionalismo argi modernoa nola oskurantismo iluna bihurtzen den, Straussen analisi polita; h. d., indibiduoaren absolutismoa konbentzionalismoan eta erabat erlatibismoan zelan jausten den. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.