Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntza, gauza ikasia eta konbentzionala da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.
Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena gertaeren denboraren irudikapen sinboliko konbentzionalean oinarritzen da, Hurrenkera sistema konbentzional baina orokor bat hartuko dugu erreferentzia gisa: alfabetoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
Horregatik bereizten dira bilakabide naturalak (fisikoki justifika daitezkeenak, oharmenaren aldetik edo ebakerarenetik) eta erregela konbentzionalak (hizkuntzaren gramatikarekin edo hiztegiarekin ikasten direnak). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 114. orr.
Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
Ezaugarri konbentzionalak zituztela: Iparraldea goian egotea, hegoaldea behean, zero graduko longitudea Greenwichen finkatzea eta Europa maparen zentroan jartzea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Gaur egun tratamendu berak edo bertsuak baliatzen dituela leku guztietan medikuntza konbentzionalak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.
Hor, gerra konbentzionalean, benetan erabakigarri suertatzen dena soldaduen indarra eta adorea da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.
Gizartea «bere burua zuri, seronegatibo, patriarkal, kapitalista, heterosexista eta konbentzional» gisa azaldu nahian dabilela. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Renon bizi izan nintzenean, era guztietako jendea ezagutu nuen, baina gehienak konbentzional samarrak ziren, eta ni neu ere halakoxea naizela uste dut. Berria - Kultura 2006-04-06
Bere poema sukartu bat irakurtzen hasiko zaio Klara izeneko neska eder bezain konbentzional bati. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.
Grabagailu konbentzional bat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.
Kontakizun horiek, izan ere, ez ziren konbentzionalak; Joyceren narrazio laburrak Irlandan garai hartan zegoen mugimendu literarioaren kontra altxatzen ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.
Badakigu, hori bai, nolakoa nahi zukeen bere bizitza partekatzeko emakumea: batere arrunta ez, ezta konbentzionala ere, ideia propíoak zituena, berarekin harreman konplizea izateko egina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.