Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizkuntza zerbait bada, tresna konpartitua da, euskal hiztunen arteko itun itxurako konbentzio bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.
Irudi horri, modu jakin batean marko batean sarturik dagoenez, konbentzio jakin batzuen arabera begiratu behar zaiola. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.
Aitzitik, sofistek konbentzioa ikusten dute, hemen eta han, zuzenbidearen azpitik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Badira konbentzio batzuk beste batzuk baino naturalagoak direnak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.
Analogia: konbentzioa ala errealitatea? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.
Gure zibilizazioan horrelako konbentzio bat existitu izana ezin esplika daiteke egiaz, baldin eta konbentzio horrek egiaz baliagarritzat [...] jotzen diren eginkizunak betetzen ez baditu. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.
Gizarteak bizitza ulertzeko erabaki dituen arau eta konbentzioak apurtu, legeak zalantzan jarri, [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 234. orr.
Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Konbentziook ohitura bihurtu direla, eta beren arbitrarietatearen kontzientzia galdu dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Denok dakigu zuzenbidea konbentzio hutsa dela, hau da, legeak eta arauak garai batean moldatu eta beste batean utzi eta aldatu egiten direla. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Irudien produkzioa eta kontsumoa arautzen dituzten konbentzio sozialak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 141. orr.
Idealak ez dira konbentzio abstraktuetan gauzatzen, inguratzen gaituen eguneroko bizitzan baizik. Berria - Kultura 2004-09-22
Antigona sinboloa da, konbentzio injustuaren aurrean altxatu egiten den moral pertsonalaren sinboloa. Berria - Kultura 2004-03-10
Irudikapenezko arte kanonikoa, berriz, ezin da existitu konbentzio intelektual batzuei esker ez bada, konbentzio matematiko batzuei esker, azken finean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.
Konbentzioz, oso konbentzio finko eta zurrunez gainera, adierazgarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
Gizakiak [...] ezin sentitu edo gozatu dezake deus, sinetsiz ez bada, gogoa estutzen eta etsitzen dioten konbentzio sakratuak bere gisa urratuz ez bada. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.
Ez da dudarik konbentzio errealista hausten duela horrek, baina, ondo pentsatuz gero, ez da sinesgaitzagoa hori errealismo petoaren beste prozedura batzuk baino: narratzaile orojakilea bera dut gogoan adibide nagusi. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.
Adierazpena ez baita inoiz absolutua [...] konbentzio multzo bati atxikia baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.
Horietan egiazko presentzia bat sentitu nahi izatea [...] onginahiezko desira, fantasma edo konbentzio kontuak baizik ez dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.
Jakituriak ezinbestekoa duela konbentzio-hauste puntu halako bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.
Hizkuntzan oinarritzen diren gizarte-konbentzio batzuen arabera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.
Ikusi zer den giza konbentzio soiletatik sortutakoa, eta zer behar komuntzat jotzen denetik. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Kultur konbentzio eta seinaleen mundu batean bizi garenez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.
Panofskyk ez du adierazi nahi perspektiba konbentzio arbitrario bat denik, historiako aldi bakoitzak "bere" perspektiba izan duela baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Pinturan, eta geroago argazkilaritzan, aplikatzen den perspektiba geometrikoa, partez arbitrarioa den irudikapen-konbentzio batetik datorrena eta, horrenbestez, baliabide artifizialez sortu behar izaten dena Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.
Haurren Eskubideen Konbentzioan jasotakoa betetzetik urruti gaude. Berria - Gaiak 2004-12-10
Espainiak ez du Giza Eskubideen gaineko Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu, torturak eta tratu txar umiliagarriak debekatzeari dagokiona. herria¬
Gobernuak Genevako Konbentzioan salbuespenak nahi ditu Iraken harrapatutako zenbait presoren tratamendua zorrotzago egiteko. Berria - Mundua 2004-10-27
Eta hau grabeagoa da, estatuek hainbat konbentzio sinatu baitituzte nazioarte mailan giza eskubideak bermatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Lehenagotik abiatutako kanpaina 1998an ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateak hitzartutako moratoria konbentzio bihurtzeko lanean ari da. Berria - Harian 2006-01-21
Deklarazio horiek konbentzio bihurtu eta bete beharreko arau bihur al daitezke? Berria - Gaiak 2006-04-04
1989an hitzartu zuen Konbentzio hori Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak, eta giza eskubideen aldeko idatzi batek inoiz izan duen onespenik handiena jaso zuen. Berria - Gaiak 2004-12-10
Segurtasun neurri handiekin hasi zuten, atzo, New Yorken, AEBetako Alderdi Errepublikanoaren Konbentzio Nazionala. Berria - Mundua 2004-08-31
Bostonera heldu zen atzo John Kerry, Alderdi Demokrata konbentzioa egiten ari den hirira. Berria - Mundua 2004-07-29
Konbentzio nazionalak Estatu Batuetako Kongresuari 1794an bidalitako lehenengo metro-eredu hura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.
Leherketen oihartzuna, txaloekin nahastu zen atzo Bagdadeko Konbentzio Zentruan, Gobernu Kontseiluko 25 kidek behin-behineko konstituzioaren artikuluak jasotzen dituen agiria banan-bana sinatzen zutenean. Berria - Mundua 2004-03-09
Lula presidentearen koalizio gobernutik ateratzea erabaki zuen PMDB Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdiak [...] igandean eginiko konbentzio polemikoan. Berria - Mundua 2004-12-14
Jesus Maestrok, bestalde, Aznarren alderdia Europako Konbentzioan izan duen jarrera gaitzetsi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Europako Konbentzioa lanean hasi zen, Europako Batasunerako konstituzio proposamen bat egiteko. Berria - Harian 2005-06-07
Aitak Konbentzio Gerraren garaiko fuerte bat zela aipatu zuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 92. orr.
Uniforme hura Konbentzio garaiko armada frantsesarena zela uste du. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 94. orr.
Oraino legerik ez izan arren, tematuki zioten Konbentzioa esklabotasunaren ezeztatzeko xedetan zela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 195. orr.
Ni Laborde herritarra naiz, Konbentzioak izendatu agente nazionala, eta galdera bat egin dizut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.
Koloreak, esaterako, konbentzioz dira, hau da, iritziaren edo gizakiaren araberakoak dira, baina ez dira e rrealitatean existitzen; errealitatean atomoak eta hutsa baino ez dira existitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.
Erretinako irudia eroso erakutsi ahal izateko, ikuspen-ardatzaren perpendikularreko plano batean marraztu ohi da sarri, konbentzioz, gauzen gainazalen islen proiekzioa; hori ordea konbentzio eroso bat baizik ez da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.
Terminologia horretan, errealitatearen sinbolizatze prozesuaz hitz egiten da beti, gizarte batean "truka" daitezkeen eta konbentzioz errealitatea aipatzeko balio duten sorkarien produkzioaz, alegia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.
Tetran nengoen berriro ere, konbentzioz orainaldia deitzen dugun zera horretan, eta pertsianaren zirrikituetatik egun berriaren argia sartzen zen jada. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.
New Orleansen lau egun pasa ziren Konbentzio Zentroan eta Superdomen elikagairik, urik eta osasun artatzerik gabe zeuden 50.000 lagun inguruk inoren laguntza jaso arte. Berria - Harian 2005-09-08
irudikapen konbentzio (3); konbentzio hutsa (3); konbentzio multzo (3)
errepublikanoen konbentzioa (3); genevako konbentzioa (4); konbentzioa onartu (4); nazioarteko konbentzioa (3)
europako konbentzioak (5); genevako konbentzioak (4); konbentzioak landutako (4); konbentzioak landutako konstituzio (3)
eskubideen konbentzioan (3); genevako konbentzioan (3)
eskubideen europako konbentzioaren (5); europako konbentzioaren (7); genevako konbentzioaren (6)