Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konbentzigarri (orobat komentzigarri g.er.) izond konbentzitzen duena, sinesgarria.
Argudio konbentzigarririk gabe. Berria - Mundua 2004-08-18
Gazteluko gizonen bertze eginbide bat zen erresumako zerga-biltzaileari sostengu ematea, beren arkabuzen aho konbentzigarrien bertutez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.
Arnheimek egiten dituen analisiak irudi exzentratuez edo deszentratuez diharduenean dira batez ere konbentzigarriak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.
Eta, kontu hura hain modu konbentzigarrian garbitzen genuela, osabak erran zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 290. orr.
Zinez konbentzigarri gertatuko nintzateke telebista pantailan, pena-emangarri arrunt. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.