Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
komunisgo (orobat komunixgo g.er.) iz ipar komunismoa.
Errusian ere ez dira oraino gauzak haxean, hurbiltzekorik ere, lehengo komunisgoaren makurrak ezin xuxenduz eta demokrazia on bat haren lekuan ezarri artean. Herria 2004-05-06
Halere Titoren komunisgoak ez zuen ondarrekotz Sobietar menpekotasuna onetsi eta 1949 an elgarren arteko haustura egin zuten Stalin eta Titok. Herria 2001-11-15
Laster ulertu zuen Komunisgoa Jainkoaren kontra zela, eta kidekoeri galdegiten ziotela Jainkoaren baztertzea. Herria 2004-12-23