Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzinateko hizlariek eta egungo komunikatzaile gehienek ez bezala, bat-bateko bertsolariak segundo gutxi batzuk baizik ez ditu argudio egokiekin topo egiteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.
Komunikatzaileak parean duen entzulearen egia aditzeko gai izan behar du beti. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.
Komunikatzaile ona izateko norbere burua maite behar dela lehenbizi. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 67. orr.
Maryk azalpen ugari eman zigun kantu batzuetan, komunikatzailea ezin hobea dela erakutsiz. Berria - Kultura 2004-11-09
Bere egitasmoa azaltzen ere ez du asmatu, komunikatzaile txarra izan da. Berria - Harian 2005-06-30
Geroztik maiz pentsatu zuen nor izan zitekeen komunikatzaile anonimo hura. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 126. orr.
Gizarte komunikatzaile orok iturriak gordetzeko eskubidea du. Berria - Gaiak 2004-08-13
Hizkuntzaren garapen soziala bermatu beharrez hizkuntzaren orotariko ahalbide komunikatzaileez ahanzteko arriskua duten irizpide horiek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 177. orr.