Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.
Peter nitaz maitemindurik omen dago; gustatuko litzaidake [...] zeren hala berdindurik egongo ginateke, eta askoz errazago komunikatu ahal izango genuke elkarrekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 255. orr.
Irratiz komunikatuko dira laster, auskalo norekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.
Tita ohartuko da prestatzen dituen janak sentimendu igorle direla, eta haien bitartez maite duen pertsonarekin komunikatu daitekeela. Berria - Kultura 2004-11-10
-Ezin da euskaraz komunikatu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.
Nola dezake ahantz bestalde Fedearen arduradunak, gizartearekin komunikatuz edo hizkuntzaren bitartez dela egituratzen nagusiki gure izpiritua? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.
Gau osoa eman zuen idazleak komisaldegian, hotelaren izena gogoratu ezinik eta poliziekin komunikatu ezinik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 147. orr.
Nahiz eta hiri hori Irkutskekin telegrafoz komunikaturik egon segur aski, [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.
Elkarrekin seinale bidez komunikatuta. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.
Pena handia ematen dit eurekin ia keinu hutsez komunikatu behar izateak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.
Ez da kulturala bakarrik emakumeok daukagun komunikatu beharra. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.
Yorken hori gertatzen da: ez da hain garrantzitsua non bizi zaren, baizik eta ondo komunikatutako tren zuzenak dituen metro geltoki bat gertu edukitzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.
Imajinatzekoa da zelako zirrara sentituko zuten tunelaren alde bietako langileek, tunelaren bi muturrak elkar hartu eta alde biak komunikatuta geratzen zirenean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 141. orr.
Bi zakur atera zituzten bertatik, arrastaka eraman zituztenak pabilioiarekin komunikatutako beste egoitzaren batera. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.
Toki guztiekin ondo komunikatuta dagoelako. Berria - Kirola 2004-04-09
Plutoneko geologia, tenperatura eta atmosfera aztertzeko propio prestatutako teknologia du, eta Lurrarekin komunikatuta egoteko 2,1 metroko antena. herria¬
Ontzi komunikatuen teoria azaldu nion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.
besteekin komunikatzeko (4); elkarrekin komunikatzeko (9); euskaraz komunikatzeko (3); komunikatzeko debekua (4); komunikatzeko erabiltzen (4); komunikatzeko gaitasuna (3); komunikatzeko hizkuntza (4); komunikatzeko modu (4)