Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udalerri bakoitzean plataforma komunal bat eratzeko asmoa duzue? Berria - Mundua 2004-04-13
Bestalde, Italiako erdi eta iparraldean bereziki, gizarte antolakuntza berria ari zen sortzen, mugimendu komunalaren indarrez batez ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Millet sistema Otomandar Inperioan gizarte-egitura komunalaren bertsio antolatua baino ez zen izan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.
Partikularrek jakin zutenez, Albako etxeak hainbat lur erosi zituen, komunalak, herriaren lur izandakoak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 68. orr.
Amikuzeko oihan komunala zati-zatika saltzen zuten Donapaleuko notableek, beren hiriaren ureztatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.
Berak etxe bati "eraikin komunala" jarri zioan izena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.