Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoan sukalde zabal bat, ur berogailuarekin eta suarekin, eta sukaldearen ondoan komun bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.
Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Komun txiki hartan maniobra zaila zen mugimendu txikiena ere. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.
Komun bakoitzaren zurezko atea ezpalduta zegoen eta urratuta, eta haietako bat erroetatik kanpo zintzilika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Komunak patioan zeuden. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.
Pasilloaren azkenean dago komuna, eta, gerturatu ahala, gero eta kirats nazkagarriagoa dario. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.
-Eskerrak kafearengatik eta komuna erabiltzen uzteagatik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 26. orr.
Gero lanbasa berriro hartu eta komuna garbitzera joan zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.
Inork garbitzen ez zituen komunak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 109. orr.
Komun banatan sartuko gara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.
Komun batean ezkutatu nintzen ni, eta bertan egin nuen, museoa itxi eta gero ere, guztiz ilundu arteko denbora. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.
Meditaziorako leku aproposa da komuna. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 148. orr.
Guk launaka joan behar genuen gizonentzako komun publikoetara, eta horietako bi beste biren lepora igo handik begiratzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 89. orr.
-Nesken komuna da! -esan zuen Harryk arnasestuka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 304. orr.
Ez zegoen berrogeita laugarren solairuko emakumezkoen komuna baino gela intimoagorik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 131. orr.
Turkiar erako komun bat. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 84. orr.
Patio ttipian urak zuzenean ibaira botatzen zituen komun bat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Eskaileratik eskuinera leihorik gabeko gela bat, konketa batekin eta komun itxi batekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.
Ate ondoko izkina batean komunak, ondoan txorrota; atearen beste aldean, hormari loturik, betoinezko apal batzuk. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.
Komunak jarioa du, eta kanilak haria hondatuta dauka. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.
Konketa, komun zikin bat eta ispilu txiki bat zeuden han. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 24. orr.
Begira iezaiok sukalde kedartu honi, begira hire komunari, hire bainugelari. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.
Horrek izorratzen du nire emaztea gehien: komunaren estalkia altxatua topatzeak, iratzarri osteko txiza bonba eman gabe uzteak, eta dutxaren paretetan itsasirik geratzen diren ile kizkurrek. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.
Komun konketan eserita. «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.
Komun-esertokian eseririk, sabelekoa hustu zuen aparteko tarratetan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.
Komun gela etxeari zegokion bezalakoa zen. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Berriro jaitsi nintzen behe-sotora, baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Sukaldaritzan, txofertzan, komun-garbikuntzan eta beste hainbatetan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.
Eta orduantxe eman zidaten nire azkeneko egiteko hau: komun garbitzailea. Emakume komun- garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Bainugela berritu berria genuen, eta distiraz ageri zen han den-dena, berriaren berriz: paretako lauzak, armairuak, botiken tiraderak, konketa, bainu-ontzia eta dutxa, komun-ontzia... den-dena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.
Komun-ontziaren parean belauniko paratu eta hatzak eztarriraino sartuta. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.
Puska guztiak ostatuko komunontzira bota nituen ezkutuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.
Dena zen zuri izandakoa han, komun ontziaren tapa beltza izan ezik. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.
Komun-ontzi zikinak garbitzen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Komun-zuloko taparen gainean kristalezko hiru edalontzi zeuden prest. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.
Komun zuloak garbitzeko likidoa da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.
Emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Buruz behera zuzenean komun-zulora sartu zen, inguruko guztiak urez zipriztinduz eta bistatik desagertuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.
Maskuria komunzulora hustu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.
Alferkeria, pentsamendu txar guztien komun-zuloa, kosta ahala kosta saihestu behar dela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Komunzulokoak patxadaz egin eta lasai aski garbitu nituen eskuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Frantziako presondegietan dena erosi behar da: komuneko papera, xaboia, janaria, oinetakoak. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Komuneko papera aldatzea, argiak itzaltzea, katua uxatzea sofa gainetik ken dadin. Gero, aurpegia lehortu zuen komuneko paperaz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.
Seguru gixajoak oraindik ere komuneko paper latz harekin garbitzen dituela mukiak. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Mezuak uzten zizkieten elkarri egunero-egunero komuneko paperean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.
Gutun luze bat idazten ari naiz komuneko paper amaiezin batean. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
· Komuneko paper-bilkariak ere berrituko beharko nituen kabina bakoitzean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 117. orr.
Sailean zeuden komuneko paper-erroiluak izan ziren, besteak beste, ezagutu zituen lehenbiziko gauzak, bendak kendu zizkioten egunean bertan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.
komun ontzi (7); komun ontzia (8); komun ontziaren (8); komun publiko (5); komun publikoetara (3); komun txiki (4); komun zulo (3); komun zuloan (4); komun zuloaren (3); komun zuloko (3); komun zulora (7); komun zulotik (4); komun zulotik behera (3)
gizonezkoen komuna (3); nesken komuna (3)
etxeko komunean (7); gizonezkoen komunean (6); komunean eserita (3); komunean sartu (26); komunean sartu da (5); komunean sartzen (3); taberna bateko komunean (4)
komuneko atea (26); komuneko atea ireki (7); komuneko atean (5); komuneko atearen (9); komuneko atearen ondoan (3); komuneko ispiluaren aurrean (4); komuneko leihoa (3); komuneko paper (9); komuneko papera (12); komuneko paperean (3); komuneko ur (4); komuneko zuloan (6); komuneko zulotik (6)
gizonezkoen komunera (5); komunera abiatu (8); komunera altxa (3); komunera bidean (9); komunera eraman (7); komunera jo (9); komunera jo nuen (4); komunera joan (77); komunera joan beharra (4); komunera joan gabe (4); komunera joatea (3); komunera joateko (35); komunera joateko altxatu (5); komunera joateko baimena (3); komunera joaten (11); komunera sartu (20); komunera sartzeko (3); sartu zen komunera (3)
komunerako bidea (3); komunerako bidean (5); komunerako buelta (3)
komunetan eta bulegoetan (3); komunetan sartu (4)
komunetara joan (7)
komunetik atera (13); komunetik behera (5); komunetik bueltan (7); komunetik irten (13); komunetik itzuli (3); komunetik pasa (4)