Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jarrera komodo bat bilatzen saiatu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Etxeko arropa komodo baina dotorez jantzirik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.
Komodoegia da, edozergatik ere gogoko ez ditugun testu moduak baztertzea edo baliogabetzea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 39. orr.
Buchenwald-eko kontzentrazio zelaia biziki zabala da, 600 metra gora eta biltegiak badira kondagaitzak, zenbaitek iduri baitute komodosak, Thuringe-ko mendi patarretan kokatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.
Muga harriak bezala baitira, neurtzeko komodoak direnak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.
Ez dakit, baina bera nahiko komodo dago erlazioan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 278. orr.