Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
komodin 1 iz joko kartetan, jokerra.
Eta kartak aipatu ditudanez, hiztegira jo dut gaztelerazko comodín hitza nola erran behar den jakiteko: komodina Hegoaldean eta jokerra Iparraldean. Komodinik bai, partida honetan? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 41. orr.
2 zernahitarako balio duen gauza.
Guztiok dugu gure zorte onaren arrazionamendu txartela, botere kuotarena, maitasunarena, edozertatik libra gaitzaketen komodin pare bat edo hiru. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.
Bere bizitza estiloa erabat definitzen duen hitza, edozertarako balio duen komodin horietako bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.