Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bada komiko bat hemen, Joselo. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 114. orr.
Hil zen arte herriz herri ibili zen, aintzinako komikoak bezala. Berria - Kultura 2006-02-17
Sinets iezadazu, jaun estimatu horrek, komiko lanbide hau guztiz dela lanbide noblea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.
Hamabi urterekin etxetik alde egin eta komiko konpainia batean sartu zen. Berria - Kultura 2004-12-31
Hiru eratako eszena-motak daude: bata tragikoa deitzen dena, bestea komikoa, eta hirugarrena satirikoa deitzen dena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.
Grekoek logeion (solas-plaza) deitzen diote, aktore tragikoek eta komikoek eszenan egiten dituztelako beren hizketaldiak, gainerako antzezlariek beren lana orkestran egiten duten bitartean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.
Poeta komiko grekoek. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.
Eszenetako fatxadak egiten hasi ziren kutsu tragiko, komiko edo satirikoarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.
Williams, antzerki-paperen bat jokatu behar nukeela ari da adierazten, noski, komikoa bada, hobe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.
Bai film komiko eta musikaletan bai western dramatikoetan. Berria - Kultura 2004-10-05
· La gazza ladra, La scala di seta, Il turco in Italia eta batik bat Il barbiere di Siviglia dira Rossiniren lan ezagunenak, opera komikoak guztiak. Berria - Kultura 2004-08-31
Tivoli-n akrobata eta artista komiko gisa aritzen zen bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.
Ikuskizun komiko bat eskaini nahi zuen soilik, esperpento sozial bat. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.
Petra, txardin-saltzallea, Sarriegi eta Iraolaren pieza komiko laburra. Askoren artean «Rataplan» - 98. orr.
Lau sujet euskaldun azaltzen zaizkigu zinta komiko batean, hiru txapelarekin eta laugarrena gotzain jantziekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 56. orr.
Eta zio esaten zuen aldiro, ia modu komikoan markatzen zuen zeta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 193. orr.
Egoeraren garraztasuna unetxo komiko batez eteteko. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 92. orr.
Harrotasun ia komiko hori. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 113. orr.
Keinu komiko bat azaldu zuten neskaren ezpainek. holakoetan, itxura serioa hartzen zuen, jarrita egotea oso gauza komikoa iruditzen zitzaion eta. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.
Pedagogo ohoragarri batengan hain penagarria eta ezohikoa den bokazio komiko horrexengatik. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.
Kartzela garai hartatik, anekdota tragiko-komiko batzuk baizik ez zizkidan kontatu. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.